Zer da Etxalar Escape Room?
Etxalar Escape Room ihes-jokoetan oinarritutako jarduera soziokultural bat da. Jokoan zehar, pertsona talde batek 60 minutu izango ditu gai baten inguruan prestatutako leku batetik ihes egiteko. Kasu honetan Etxalarko herriaren historia ezagutzera eramango gaitu.
Zenbat lagunek jolas dezakete?
2 pertsonatik 6ra bitarteko taldeentzat dago pentsatuta.
Ba al dago adin-mugarik?
10 urtetik gorakoentzat gomendatzen da. Lagun talde, familia, lan talde, eskola taldeentzat eta udalekuentzan ideala.
Zein hizkuntzatan jolas daiteke?
Euskara eta gaztelaniara egokitua dago.
Baldintza fisikorik bete behar al da?
Ez da beharrezkoa baldintza fisiko jakin bat izatea, inoiz ez baita ariketa fisikorik nahiz indarraren erabilera eskatzen duen ariketarik egiten. Buru-argitasuna, buru-trebezia, talde lana eta probak gainditzeko gaitasuna erabiliko dira bakarrik.
Arropa berezirik eraman behar da?
Oinetako eta arropa erosoa ekartzea gomendatzen da.
Zer gertatzen da jolasean gaudela, taldeko kide batek jokotik irten bahi badu?
Une oro, pertsona bat egongo da jolas-eremutik kanpo, jarduera begiratzeko eta behar izanez gero laguntza eskaintzeko. Norbaitek jolasetik irten behar badu, bertatik irten daiteke, beste guztiak jokoa amaitu arte barruan jarraituz. Jokotik irten den pertsona ezingo da berriro sartu.
Mundu guztiak gainditzen al du jokoa?
Ez, adimen eta trebeziako joko bat da eta mundu guztia ez da gauza ezarritako denboran gainditzeko. Horra hor erronka.
Zer gertatzen da 60 minututan irtetea lortzen ez badugu?
Jardueran parte hartu, eta ezarritako 60 minututan irtetea lortzen ez bada, jarduera burutu dela ulertuko da eta jokoa amaitutzat hartuko da. Hurrengo batean agian zorte gehiago izango duzue!
Eta berandu iristen bagara?
Atzerapenek nabarmen kaltetzen dute antolakuntza eta gure bezeroen hurrengo jarduera-saioen ordutegia. Partaide guztiak erreserban adierazitako orduan sartu behar dira. Minutu batzuk lehenago iristea gomendatzen da, atzerapenak eragozteko eta saioa gure langileekin egiaztatzeko. Erreserbatutako orduarekiko 5 minutuko edo hortik gorako atzerapenik badago, ezingo da jokoa hasi. Taldeko pertsona bat falta bada eta gainerako partaideak hor badaude, 5 minutuko itxaronaldiaren ondoren jokoari ekin beharko diote.
KONTUAN IZAN! Kasu horretan ezingo da jokoa bertan behera utzi eta ordaindutako dirua ez da itzuliko.
COVID19aren neurriak:
Covid 19aren eraginez, zenbait segurtasun neurri beteko dira. Talde bat, eta hurrengo erreserbaren artean ordu beteko denbora tartea mantenduko da escape room-a ongi aireztatu eta desinfektazioa egiteko. Parte hartzaileek musukoa erabili beharko dute jokuak irauten duen 60 minutuetan eta nahi duenarentzat guanteak eskuragarri egonen dira. Sarrera eta irteeran tenperatura hartuko da eta eskuak eta oinetakoak desinfektatuko dira.